XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zigor eta sariak erabiltzea gehienez ere ikaste-prozesuaren parte izan daiteke. Oro har, irakasleak ez badu ikaslearekin bestelako komunikazio-modurik, honek jasotzen duen informazio-kopuruak ez du inoiz sari eta zigorren kopurua gainditzen.

Lehenengo makinan (sarrera-n) hamarreko txanpona sartzen da eta edaria atera (irteera). Bigarren makinan sarrera eta irteera berdinak dira baina makinaren barneko egoera desberdina da aurrekoarekin konparaturik, orain aukera gehiago dituelako. Beraz, bigarren makinan barneko egoera konplexuagoa da.

Konduktismoaren eritziz sarrera eta irteera berdinak dira eta barneko egoera mentalik ez dago. Funtzionalistek, ordez, barneko egoera mentalak existitzen direla diote eta bigarren makinarena konplexuagoa dela, lehenarena baino. Funtzionalisten ustez guk bezalako sarrera-irteerak izango zituzkeen makina batek guk ditugun egoera mental berberak edukiko lituzke. Beraz, usaimena, ikusmena, ukimena, ikasteko aukera, etabarreko gaitasunak dituzten makinak artifizialki eraikiko balira (eta lehen ikusi dugun bezala bidean gaude) guk ditugun pensamendu, sentimen eta grina berberak beren barnean edukiko lituzkete. Gizatiarrak izango lirateke, beraz.